Gizartea -

TRAFIKO

81 urteko emakume bat larri zauritu da Uharten, auto batek harrapatuta

Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, zebrabide batean. Ibilgailuaren gidariak negatibo eman du alkohol- eta droga-probetan.

Harrapaketa herriko Zubiarte kalean izan da.
Foruzaingoa istripuaren lekuan
Harrapaketa herriko Zubiarte kalean izan da.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uharteko 81 urteko emakume bat larri zauritu da ostegun honetan, 07:56an, herriko Zubiarte kalean izandako harrapaketa batean.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra zebrabide batean gertatu da, eta gidariak negatibo eman du alkohol- eta droga-probetan.

Foruzaingoko Bide Segurtasuneko patruilek istripua artatu dute, eta argiketa-taldeak bere gain hartu ditu izapideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Uharte Trafiko istripuen biktimak