Gizartea -
Bandalismoa
Iruñeko Runa parkeko haurren jolastokiari su eman diote bi lagunek
Papera pilatu dute parkeko elementuen alboan eta su eman diote. Bizilagunak azkar joan dira sua itzaltzera, eta kalteak handiagoak izatea saihestu dute.
Agentziak | EITB Media
Iruñeko Arrotxapea auzoko Runa parkeko haurren jolastokiari su eman nahi izan diote bart bi lagunek, baina bizilagunen eskuhartze bizkorrari esker, kalteak ez dira handiak izan.
Iruñeko Udaltzaingoak azaldu duenez, bart, 22:50 inguruan, bi lagunek su eman nahi izan diote jolastokiari; horretarako parkeko elementuen inguruan papera pilatu dute, eta su eman diote.
Sua ikusi orduko, zenbait bizilagun bertaratu dira sua itzaltzera, eta kalteak handiagoak izatea saihestu dute horrela.
"Ez dugu ekintza hauen helburua ulertzen", salatu du Iruñeko Udaltzaingoak sare sozialetan.