Gizartea -

DONOSTIA

76 hautagai, 2022ko Urrezko Danborra izateko

Saria jasotzeko hautagaien artean, Izaro, Maialen Chourraut, Felix Zubia, Toschack, Maixabel Lasa, Albako Dukesa, Mikel Oyarzabal, Imanol Alguacil edo Nerea Eizagirre daude.

Donostiako Udalaren Urrezko Danborra. Argazkia: Donostiako Udala.
Donostiako Udalaren Urrezko Danborra
Donostiako Udalaren Urrezko Danborra. Argazkia: Donostiako Udala.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiarrek 76 hautagai proposatu dituzte 2022ko Urrezko Danborra izateko, Donostiako Udalak ostiral honetan iragarri duenez.

Udaleko Idazkaritza Nagusiak behin betiko hautagaitzak aztertzeko eta baliozkotzeko prozesua amaitu du, eta baldintzak betetzen ez zituztenak kendu ondoren, 76 dira guztira hautagaiak.

Proposamenak aztertzeko prozesua amaitutakoan, espedientea Bozeramaileen Batzordera bideratuko da, eta Batzordeak azaroaren 29tik abenduaren 3ra arteko epea izango du azken bozketa egiteko eta gehienez ere hiru hautagaitza hautatzeko, edo, adostasun handia izanez gero (gehiengo kualifikatua, hau da, 27 zinegotzitik 18), saritua zuzenean izendatzeko.

Besteak beste, Borja Cobeaga eta Woody Allen zinemagileak, Bruce Springsteen, Iñaki Salvador eta Mikel Erentxun musikariak, Esther Ferrer, Julian Schnabel eta Eduardo Chillida zendua daude hautagaien artean.

Fernando Aramburu idazlea eta Juan Maria Arzak eta Karlos Arguiñano sukaldariak ere agertzen dira hautagaien zerrendan, eta, beste behin ere, Realari lotutako hainbat izen agertzen dira, horien artean Imanol Alguacil entrenatzailearena, Mikel Oyarzabal erdilariarena eta Xabi Prieto kapitain ohiarena.

Maialen Chorraut piraguista eta Lucas Eguibar rider gipuzkoarra ere agertzen dira lehian, eta hainbat kirol klub ere agertzen dira, Bera Bera edo UR Kirolak, esaterako.

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria, Donostiako Orfeoia, BCBL eta Eureka Zientzia Museoa dira 2022ko Urrezko Danborra irabazteko beste hautagai batzuk, Isabel Verdini down sindromea duten haurrek osatutako dantza konpainiaren zuzendariarekin batera.

Maixabel Lasa (Juan Maria Jauregiren alarguna, ETAk hildako Gipuzkoako gobernadore zibila), Aimar Bretos edo Emma Garcia kazetariak, Isabel Zapardiez diseinatzailea eta Francisco Etxeberria auzitegiko medikua ere 76 hautagaien artean daude, eta Albako dukesa ere agertzen da.

Kontsultatu hautagaien zerrenda osoa:

- Aimar Bretos

- Alvaro Martinez Bueno

- Dravet Laguntza Elkartea

- Kañoyetan Gastronomia Elkartea

- ATECE Gipuzkoa

- Aurora Intxausti

- BCBL (BASQUE CENTER ON COGNITION, BRAIN AND LANGUAGE)

- Begoña del Teso

- BerriUp SL, Aceleradora de Startups

- Borja Cobeaga

- Bruce Springsteen

- Bera Bera Kirol Elkartea, emakumezkoen eskubaloia

- Desgaitasuna duten pertsonen Kemen Kirol Elkartea

- Cristina Enea Fundazioa

- Donostia Arraun Lagunak Kluba

- Eduardo Chillida edo bere familiako kideren bat bere izenean

- Elena Auzmendi Leveque

- Emma Garcia

- Esther Ferrer

- Eureka! Zientzia Museoa. Kutxabank

- Felix Zubia

- Fernando Aramburu

- Francisco Etxeberria Gabilondo

- Giovanna Santamaria Martin

- Imanol Alguacil

- Iñaki Salvador

- Iñigo Agustin Ansa Rodriguez

- Iñigo Asturias

- Ion Aramendi

- Isabel Verdini Carranza

- Isabel Zapardiez

- Izaro Andres

- Javier Fernandez

- Javier Korta

- John Benjamin Toshack

- Jon Santacana Maeztegui

- Jose Edmundo Alonso Arnedo

- Jose Luis Rebordinos

- Jose Maria Leclercq Saiz

- Josefa Berasategi Etxeberria

- Josetxo Mayor

- Juan Aguirre

- Juan Mari Arzak

- Julian Schnabel

- Karlos Arguiñano

- Albako Dukesa

- Lucas Eguibar Bretón

- Maialen Chourraut

- Maialen Landia

- Maite Sabadell Gonzalez

- Maixabel Lasa

- Maria Teresa Gaztañaga Garcia

- Miguel Angel Moya Rumbo

- Mikel Arteta

- Mikel Erentxun

- Mikel Oyarzabal

- Musealia Exhibitions & Museums Sl

- Nerea Eizagirre

- Nordic Walking Donostia Urban Elkartea

- Donostiako Orfeoia

- Pablo Feijoo

- Peio Aldazabal Bardaji

- Radio Donosti

- Rafael Aguirre Franco

- Raul Garcia Puerto

- Donostiako Real Club Nautikoa

- Aldabaldetreku jostundegia

- SDN Ur Kirolak

- Union Artesana sozietatea

- Tito Irazusta

- Tomas Hernandez Mendizabal

- Uliako Lore baratzak ingurugiro elkartea

- Vicente Rastrillas

- Woody Allen

- Xabier Anduaga

- Xabier Prieto

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urrezko Danborra