Gizartea -

Hauteskunde kanpainan

Sarkozyren seme batek tomate bat bota dio polizia bati, Eliseotik

Gertakariak bete-betean harrapatu du presidentetzarako hauteskunde kanpaina. Sarkozyk barkamena eskatu dio agenteari semearen izenean.

Sarkozy hauteskunde kanpainan. Argazkia: EFE
Sarkozy hauteskunde kanpainan. Argazkia: EFE
Sarkozy hauteskunde kanpainan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak barkamena eskatu behar izan dio Poliziako agente bati, Louis semeak tomate bat jaurti baitzion joan den ostegunean, Eliseoko jauregitik.

Louis, 15 urtekoa, Sarkozy presidentearen eta Cecilia Ciganer emazte ohiaren semea da. Louisek eta bere lagun batek egin zuten erasoa, Poliziak ondorioztatu duenez. Kanika bat ere bota omen zioten beste agente bati.

Gertakariak bete-betean harrapatu du presidentetzarako hauteskunde kanpaina. Igandean bertan Sarkozyk ekitaldi jendetsu batean hartu zuen parte Parisen.

Nicolas Sarkozy eta Cecilia Ciganer 2007an dibortziatu ziren, presidentetza lortu eta gutxira. Urtebete geroago, Carla Bruni modeloarekin ezkondu zen presidentea. Iaz eduki zuten lehenengo alaba, Giulia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea