Gizartea -

Gertakaria Nafarroan

2.000 txerri hil dira Zarrakazteluko granja batean izandako sutean

Granja erabat suntsituta geratu da. Sua atzo arratsaldean piztu zen, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Guardia Zibila gertakaria ikertzen ari da.

Sute baten ondorioz txerrial hil diren Zarrakazteluko granja. Argazkia: EITB
Sute baten ondorioz txerrial hil diren Zarrakazteluko granja. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek granja bat kiskali du Zarrakaztelun (Nafarroa) eta bertan zeuden 2.000 txerri inguru hil egin dira. Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, sua atzo arratsaldean piztu zen, 18:00ak aldera, eta oraindik ez dute argitu zerk eragin zuen.

Estalkiak su hartuta, granja behera etorri zen. Kanpoaldeko urangak eta pentsu zakuak bakarrik geratu dira kalterik jasan gabe. Gertakaria argitzeko asmoz, Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea