Gizartea -

Noos auzia

Urdangarini 2 milioiko fidantza zibila jartzea ikertzen ari dira

Palmako Dukearen diru-sarreren inguruko Zerga Agentziako dokumentazioak ahalbidetuko du kauzioaren kopurua kalkulatzea.

Iñaki Urdangarin Palmako auzitegira iritsi zenean. Argazkia: Efe
Iñaki Urdangarin Palmako auzitegira iritsi zenean. Argazkia: Efe
Iñaki Urdangarin Palmako auzitegira iritsi zenean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarini hainbat milioiko fidantza eskatzea ikertzen ari da Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltza Auzitegi Nazionala. Zerga Agentziak epaileak eskatutako txostena ematen duenean jakingo da zehazki Palmako Dukeak ustez zenbat diru jaso zuen, eta horren arabera zehaztuko da fidantzaren kopurua. Hala ere, iturri juridikoek esan dutenez, fidantza bi milioi eurokoa izan daiteke.

Palmako Instrukzioko 3. epaitegian deklaratu ostean, akusazioak iragarri zuen Urdangarinen aurkako kautelazko neurriak eskatzea aztertzen ari zirela.

Akusazio partikular gisa ari den Manos Limpias sindikatuak jada esan zuen neurri hauek ezartzea eskatuko zuela.

Urdangarinek eta Diego Torres bazkide ohiak 5,8 milioi euro jaso omen zituen administrazio ezberdinen bitartez. Dokumentuak faltsutzea, prebarikazioa, Administrazioari iruzurra egitea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea dira Palma Arena kasuko pieza honetan ikertzen ari direna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea