Gizartea -

Bizkaia

Karrantzan desagertutako gazte baten bila ari dira

Gizona igandetik desagertuta dago eta Ertzaintzak hura bilatzeko protokoloa abian jarri du jada.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EGUNERATZEA: Gorpu bat aurkitu dute Kantabrian, eta Karrantzan desagertutako gaztea ote den ikertzen ari dira

Karrantzan desagertutako gizon baten bila ari da Ertzaintza. Bertako nekazaritza-ustiategi bateko langile gazte bat da, eta igandetik, azaroaren 28tik, dago desagertua, Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez.

Igandean gaztearen desagerpena salatu zuten eta Ertzaintzak bilaketa-protokoloa jarri zuen abian. 

El Correo egunkariaren arabera, gazteak borroka bat izan zuen Ambasaguasen, eta ordutik ez dakite non dagoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak