Gizartea -

NAFARROA

Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Cadreitan, bi autok aurrez aurre talka eginda

Ezbehar larria lehen orduan gertatu da N-121 errepidean. Istripuaren ondorioz, Caparroso eta Los Abetos arteko errepidea itxi dute.

Cadreitan istripua izan duten bi ibilgailuak. Argazkia: @policiaforal_na
Cadreitan istripua izan duten bi ibilgailuak
Cadreitan istripua izan duten bi ibilgailuak. Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko istripu larria gertatu da gaur goizean Nafarroan. Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Cadreita udalerrian, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 05:22an gertatu da, N-121 errepidean, Cadreita parean.

Istripuaren ondorioz, N-121 errepidea itxi dute Caparroso eta Los Abetos (Cadreita) artean.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko.

Foruzainak ez ezik, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak ere bertaratu dira istripua izan den tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak