Gizartea -

TRAFIKOA

Malmasingo tuneletik gertu hiru ibilgailuk izandako istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an

A-8 eta A-68 errepideek bat egiten duten inguruan gertatu da ezbeharra, Bilbora bidean.

Ilarak Malmasin inguruan. Irudia: EAEko Trafiko Zuzendaritza
Ilarak Malmasin inguruan.
Ilarak Malmasin inguruan. Irudia: EAEko Trafiko Zuzendaritza

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobian, Malmasingo tuneletik gertu, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu Bilbora bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ez da inor zauritu.

Istripua A-8 eta A-68 errepideek bat egiten duten inguru horretan gertatu da 08:00etan, Kantabriara bidean, Malmasingo tunela igarota.

Ibilgailuek lau erreietako hiru oztopatu dituzte, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak