Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Pertsona bat hil da eta beste lau zauritu dira kamioi baten eta bi autoren arteko istripuan Olaguen

N121A errepideak itxita geratu da bi noranzkoetan eta Foruzaingoa zeharbidetik zein A-15etik aritu da trafikoa bideratzen.

Istripua Olaguen. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.
Istripua Olaguen. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.
Istripua Olaguen. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste lau zauritu dira gaur goizean Iruñea eta Behobia lotzen dituen N121A errepidean, Olague parean, izandako istripuan. Lau zaurituetatik hiru adin txikikoak dira.

Kamioi batek eta bi autok talka egin dute oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita geratu da bi noranzkoetan, eta zirkulazioa zeharbidetik eta A-15etatik bideratzen ari da Foruzaingoa.

Hain zuzen ere, Foruzaingoaren esku geratu da gertatutakoa argitzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Trafiko istripuen biktimak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak