Gizartea -

Goiz zaila aireportuetan

Lainoak arazoak sortu ditu Loiu eta Hondarribiako aireportuetan

Egoera normaltasunera bueltatu da 9:30ean. Bilbon hiru hegaldi bertan behera geratu dira eta beste bat Forondara desbideratu dute. Hondarribian ere hiru hegaldi Iruñeara desbideratu dituzte.

Bidaiariak informazio-taulei begira, Loiuko aireportuan. Efe.
Bidaiariak informazio-taulei begira, Loiuko aireportuan.
Bidaiariak informazio-taulei begira, Loiuko aireportuan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuko zenbait hegaldi Forondara desbideratu behar izan dituzte lainoaren eraginez. Gainera, Lisboara, Valemtziara eta Madrilera zihoazen hegaldiak bertan behera geratu dira. Bartzelonatik zetorren hegazkian, aldiz, Forondara desbideratu dute.

Aenako iturrien arabera, lainoak sortutako lehen arazoak asteazken gauean izan ziren. Orduan, Brusela, Frankfort, Paris eta Madrileko hegaldiak Loiutik Forondara desbideratu zituzten, eta bertatik atera dira goizean. Lisboakoa eta Valentziakoa bertan behera utzi dituzte, bart iritsi ez zirelako.

Bilboko aireportua normaltasunez ari da 09:25etik aurrera, orduan iritsi baitira lur hartu ahal izan duten eguneko lehen hiru hegaldiak: Madrilekoa (Easyjet), Malagakoa (Vueling) eta Parisekoa (Air France).

Hondarribian

Hondarribian, aldiz, goizeko hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte, lainoaren eraginez, Aenak aditzera emandakoaren arabera.

Hemen ere arazoak asteazken gauean hasi ziren, Bartzelonako hegaldia Iruñeko aireportura desbideratu behar izan zutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea