Gizartea -
Kostaldea babesteko kanpaina
Abian da munduko hondartzak garbitzeko Surfriderren kanpaina
Martxoaren 22an eta 23an Donostiako hondartzak garbitzeko ekimen desberdinak antolatu dituzte, eskola umeek eta boluntarioek parte hartuko dute.
Surfrider Foundation Europe
Martxoaren 22, 23, 24 eta 25ean hondartzak garbitzeko ekimenak jarriko ditu martxan Surfrider Foundation Europa elkarteak.
Duela ia bi hamarkadatik hona, elkartea sortu zenetik, alegia, urtero urtero kostaldea babesteko mobilizazio kanpaina jartzen da abian. Herritarren, eta batez ere, ikasleen sentsibilizazioan oinarritzen da kanpaina.
Gaur egun, 1.200 garbiketa egiten dira eta mundu osoko 42.000 pertsonek parte hartzen dute ekimen horietan. Bi urteko epean soilik voluntario kopurua bikoiztu egin da eta dagoeneko munduko 35 herrialdetan egiten dira kostaldeko kutsaduraren kontrako ekimenak.
Esfortzuak esfortzu, hondakinen pilaketak arazo larri izaten jarraitzen du. Segunduro 200 kg hondakin pilatzen da itsasoan, horietako asko ez dira inoiz desegingo eta kopuru txiki bat baino ezin izango da erretiratu. Hori dela eta, funtsezkoa da legeak kutsadura mota hori aitortzea horren aurka egiteko neurriak ezartzeko.
Helburu hori lortzeko asmoarekin, Surfriderrek belaunaldi berriak hezi eta sentsibilizatu behar dira, baloreak erakutsiz, birziklatzearen inguruko edota energia aurrezteko ohiturak sustatuz.
Hain zuzen, ikasleei zuzendutako hainbat ekimen sortu dira. Eskola ikasleei zuzendutako programak dira, ingurumenarekin lotutako beste hainbat jarduerari esker sentsibilizazio ludikoa egin nahi da.
Aurten proiektu asko jarriko dira martxan. Besteak beste, datozen martxoaren 22an eta 23an Donostiako hondartzak garbitzeko ekimen desberdinak antolatu dira, Surfriderrez gain beste elkarte batzuek parte hartuko dute, eta eskola umeek eta boluntarioek parte hartuko dute bertan.