Gizartea -

Frankismoan

Moja bat ikertuko dute haur lapurtuen auziarekin zerikusia duelakoan

Legez kanpoko gelditze delitua egotzita salaketa jarri diote. Madrilgo bi erietxetan erizaina zen.

Moja bat ikertuko dute haur lapurtuen auziarekin zerikusia duelakoan
Moja bat ikertuko dute haur lapurtuen auziarekin zerikusia duelakoan
Moja bat ikertuko dute haur lapurtuen auziarekin zerikusia duelakoan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilen Frankismo garaian izan ziren ustezko haur lapurtuen auziekin zerikusia duelakoan, moja bat ikertuko du Madrilgo 47. instrukzio epaileak.

Bertako bi ospitaletan erizaina zen moja, eta, ustez, 40ko eta 90eko hamarkada bitartean izan ziren haur lapurtuen auzietan parte hartu zuen. Haurrak hilik zeudela esanda, ustez gurasoei lapurtu omen zizkieten seme-alabok.

Madrilgo fiskaltzak legez kanpoko gelditze delitua egotzita salaketa jarri dio mojari, ustez 1970ean izan zen kasu baten harira. Gai honen inguruan jarri duten lehen salaketa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea