Gizartea -

13 atxilotu

Emakumeen sexu esplotazioarekin lotutako sarea desegin dute Nafarroan

13 pertsona atxilotu dituzte, 12 Nafarroan eta beste bat Gipuzkoan, sexu esplotazioaz arduratzen zen nazioarteko sareko kide izatea leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 pertsona atxilotu dituzte Nafarroan emakumeen sexu esplotazioaz arduratzen zen nazioarteko sare bateko kide izatea leporatuta. Horiez gain, beste sei pertsona inputatu dituzte taldearekin zerikusia dutelakoan.

Guardia Zibilak desegin duen sarea sexu esplotazioaz gain droga trafikoaz eta komenientziazko ezkontzez ere arduratzen zen.

Tafallan egin dituzte atxiloketa gehienak, 9 kide atzeman dituzte bertan Guardia Zibilaren agenteek, beste bi Lizarran, bat Cintruenigon eta beste bat Donostian. Atxilotu guztiak gizonezkoak dira. 

Operazioan egindako miaketetan "droga nahasteko ezkutuko laborategi bat" ere aurkitu dute, bertan, hain zuzen 250 gramo kokaina, eta droga nahasteko 1,5 kg substantzia kimiko topatu dituzte, baita 5.000 euro ere.

Promesa faltsuak eginez ekartzen zituzten emakumeak

Lehenik Zaragozako etxebizitza batean ematen zieten ostatu, bertan zorra sortu zutela ohartarazten zieten, eta pilatutako zorra kitatzeko Nafarroako hainbat lokaletan prostituziora behartzen zituzten.

Poliziak prostituzio lokaletan egin ohi dituen ikuskaritza baten ondoren jarri zuen abian operazioa, bertan zegoen emakume batek 2009az geroztik sexu esplotazioaren biktima zela salatu eta gero, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea