Gizartea -
Presidente denetik
Sarkozyren neurriz kanpokoak
Irainak, polemikak kazetariekin, agerraldiak mozkor eginda... besteak beste, egin ditu Frantziako Errepublikako presidenteak kargua hartu zuenetik.
I.G.
Duela ordu batzuk ezagutu egin da Nicolas Sarkozy kamara batek grabatutako bideo batean agertzen dela kazetari bati "tentel" esaten, ekitaldi ofizial batean. Baina Frantziako presidentearen neurriz kanpokoek ez dute jendea lehen bezala harritzen, orain ez dago "sorpresa" berririk.
Ezaguna da Sarkozyk kazetariekiko, bere pentsaeraren kontra daudenekiko... pazientzia gutxi duela. Kasu honetan, kazetari batek Arcelor Mittalen Polizia eta languileen artean izandako oldarraldiez galdetu dio eta berak zera erantzun du: "Uste al duzu axola zaidala zuk diozuna? Zer espero duzu esatea? Ergela!".
Duela egun gutxi, aste honetan, presidentea berotuta azaldu zen beste kazetari batek galde bat egin ostean. Oraingoan, Gadafik bere kanpainan dirua eman ote zuen galdetu zioten, Sarkozyren erantzuna, honakoa: "Gogaitu egiten nau zu Gadafiren semearen bozeramailea izateak, benetan".
Zapatero, ez oso azkarra
Errepublika frantziarreko presidentearen beste bat 2009an gertatu zen, martxoan ere bai, Eliseoan parlamentariekin bazkari bat egin zuenean. Bertan, bazkaldu ostean postrea jaten ari zirela, Sarkozy harro agertu zen han zeudenen aurrean Zapaterok telebista publikoa erreformatzeko eredua kopiatu ziolako.
"Gauza asko esan litezke Zapaterori buruz", esan zuen Henri Emmanuellio sozialistak, elkartasuna adieraziz.. "Baliteke oso azkarra ez izatea", esan zuen Sarkozyk. "Nik oso azkarrak ziren pertsona asko ezagutu nuen eta ez ziren presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulira heldu".
Presidenteak edozeini dauka zer esateko; urte berean, Frantziako zientzialarien kontra egin zuen esanez Britainia Handiko zientzialariek baino askoz ikerketa gutxiago publikatzen zituztelako. Horrek haserrea piztu zuen komunitate zientifikoan.
"Gizajoa, ergela"
Gehien ezagutu den agerraldi bat Nekazaritza Feria batean gertatu zen, 2008an. Sarkozy auto ofizial batean heldu zen eta Michel Barnier Nekazaritza ministroak ongietorria eman ostean, jendartean sartu zen presidentea "egun on" esanez pertsona asko agurtzen zuen bitartean.
Horietako batek, ez zuen agurtu nahi izan eta "ez ukitu, zikinduko nauzula" esan zion. Sarkozyk horrela erantzun zuen: "Joan zaitez orduan, ergela, gizajoa", eta jendea agurtzen eta eskua ematen jarraitu zuen.
Putinekin mozkortuta
2007ko ekainean (presidente izendatu eta gutxira) Nicolas Sarkozy G8ren goi-bileraren azken prentsaurrekoa eman zuen. Putinekin bilduta egon ostean, presidentea balantzaka, atrilearen gainean, keinu arraroak egiten eta begirada piztua zuela ikusi genuen.
Seme batek ere bai
Nicolas Sarkozyren seme gazteena, Louise, bi lagunekin jolasean ari zen Eliseoko Jauregian, presidentetzako egoitzan, eta Jauregi aurrean guardia egiten ari zen polizia bat kanikak, paperezko bolak eta tomate batekin jo zuten.
Agenteak "tomate bat" jaso zuen, eta ondoren "masailean" bigarren kanika batek jo zuen.