Gizartea -

Koronabirusa

Poliziak covid pasaportea eskatu ahal dit? Nortasun agiria ere erakutsi behar dut? Argitu hemen zalantzak

Osasun pasaporteari buruzko erabilera gida, kontsumitzaileei zein ostalariei zuzenduta.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak egindako gida osasun pasaporteari eta egun indarrean dauden neurriei buruz:

EBko COVID ZIURTAGIRI DIGITALARI BURUZ

Zer da EBko COVID Ziurtagiri Digitala?

EBko COVID Ziurtagiri Digitala QR irakurketa duen dokumentu bat da, Europar Batasunaren barruan herritarren zirkulazio segurua errazten duena COVID-19aren pandemiaren garaian.

Dokumentu hori Europar Batasunaren barruan bidaiatzea errazteko ezarri zen. Ziurtagiri hori duen bidaiariari kontrolak arinduko zaizkio, eta ez duenari, berriz, herrialde bakoitzeko agintariek ezarritako bestelako kontrolak egingo zaizkio eta dagokion informazioa aurkeztu beharko du.

Gainera, abenduaren 4az geroztik, gaitu egin da Euskadi COVID Ziurtagiri Digitala eskatzeko, nahitaezkoa izan dadin gaueko aisiako establezimenduetan eta jatetxeetan sartzeko.

Zer ziurtagiri-mota daude?

Hiru ziurtagiri-mota daude, eta hiru pertsona-motari zuzenduta daude:

1. Txertaketa-ziurtagiria. Dosi 1 edo 2rekin txertatutako pertsonei

Oharra: atzerrian dosi bakarrarekin edo bi dosirekin txertatuak beren osasun-zentroan erregistratu beharko dira aurretik, txertatuta daudela ziurtatzen duen agiriarekin.

2. Errekuperazio-ziurtagiria. Gaixotasuna pasatu dutenak 11-180 egunetako tartean PCR positiboa izan ondoren.

3. Proba negatiboaren ziurtagiria. Diagnostiko-proba negatiboa dutenak 48 ordu lehenago antigeno-proban eta 72 ordu lehenago PCR proban.

ZIURTAGIRIA LORTZEKO

Nola lortu ziurtagiria?

EBko COVID Ziurtagiri Digitala bi modutara lor daiteke, modu digitalean edo presentzialean.

Irakurri: Nola deskargatu covid pasaportea

Zer iraunaldi dute ziurtagiri horiek?

- Txertaketa-ziurtagiria: Urte bat, azken dosiaren datatik hasita- Errekuperazio-ziurtagiria: 6 hilabete- Diagnostiko-proba negatiboaren ziurtagiria:- Antigeno-probarekin (TAR): 48 ordu- PCR probarekin: 72 ordu

ZIURTAGIRIAREN ESKAKIZUNA EUSKADIN

Osasuneko sailburuaren azaroaren 17ko Aginduaren arabera: Non eskatuko da COVID ziurtagiria Euskadin?

Covid Ziurtagiri Digitala bi kasutan eskatu ahal izango da:

1. Alde batetik, publikoarentzat aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzen dizkien establezimenduetan ¿diskotekak, dantza-aretoak, festa-aretoak ikuskizunekin, musika-tabernak, karaokeak¿ eta III. eta IV. multzoan jasotako guztietan, otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren arabera. Bestalde, III. multzoan jasotako pub eta taberna berezietan ere eskatu ahal izango da, eta 22:00etatik aurrera.

2. Azkenik, jantokian 50 plaza baino gehiago izateko baimena duten jatetxeetan ere eskatuko da.

Azaroaren 17ko Aginduaren arabera: Nork eskatu beharko du ziurtagiria?

Neurriak betetzen direla bermatzeko, bai establezimenduaren titularrek bai agintaritzaren agenteek edozein unetan eskatu ahal izango diete establezimenduan dauden bezeroei lokalera sartzeko aurkeztutako dokumentazioa erakusteko, dokumentazio hori benetakoa dela egiaztatzeko.

Nola eta noiz erakutsi behar da ziurtagiria azaroaren 17ko Aginduan jasotako establezimenduetan?

Sarbiderako nahiz egonaldian zehar, Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) erakutsi beharko da, establezimenduaren titularrak edo agintaritzaren agenteek eskatu ondoren. Aginduaren bigarren eta laugarren ebazpen-zatiak

Aurkezteko modua PDF formatuko dokumentu digital bat izan daiteke, terminal mugikor batean edo beste gailu batean kokatutako QR kode batekin, edo paperean, beharrezkoa izanez gero.

Beharrezkoa da NAN edo identifikazio-ziurtagiri ofiziala aurkeztea COVID ziurtagiriarekin batera?

Bai.

Behin eta berriz eskatuta ere, erabiltzaileak ez du ziurtagiria aurkezten. Establezimenduaren titularrak deitu egin behar dio Udaltzaingoari / Ertzaintzari?

Jabeek, lehenik eta behin, lokalera sartzea galarazi beharko diote ziurtagiria aurkezten ez duenari; erabiltzaileak ez badu lokalera sartzeko debekua errespetatzen, jabeak Udaltzaingoari / Ertzaintzari deitu ahal izango dio.

Udaltzaingoak / Ertzaintzak "bisitak" egingo ditu establezimendu horietara Agindua betetzen ari den jakiteko?

Udaltzaingoak edo Ertzaintzak ikuskapenak egin ahal izango ditu establezimendu horietan, Agindua betetzen dela egiaztatzeko.

Covid pasaportea 50 plaza baino gehiagoko jantokia duen jatetxe bateko tabernan eskatu behar da, edo jantoki gisa bakarrik erabiltzen den eremuan?

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio-neurri gisa Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzea ezartzen duen 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren lehenengo atalak 2. puntuan ezartzen du derrigorrezkoa dela baimendutako 50 plaza baino gehiagoko Jatetxeetarako; baina ez da tabernetako barran eskatuko; beraz, jantoki gisa erabiltzen den eremuan eskatuko da bakarrik.

Eusko Jaurlaritzak emango du Ziurtagiri Digitalaren QR kodea irakurtzeko aplikaziorik?

Ez. Erabilgarriak izan daitezkeen hainbat aplikazio daude martxan Europako hainbat herrialdetan. Aplikazio horiek uneoro errespetatu beharko dute datuak babesteari buruzko Estatuko eta Europako legeria.

Txertoa kontraindikatuta daukat; beraz, ezin dut lortu COVID txertaketa-ziurtagiria. Nola sar naiteke lokal horietara?

Bi aukera daude establezimendu horietan dokumentazioa aurkezteko:

- Covid-19 proba negatiboaren ziurtagiria: PCR bat edo antigeno-proba bat egin duzula eta emaitza negatiboa eman dutela egiaztatzen duen ziurtagiria da. Bertan, proba egin zenuen data eta ordua, zentroa eta emaitza agertuko dira.

- Errekuperazio-ziurtagiria: COVID-19a pasatu duzula egiaztatzen duen ziurtagiri bat da. Datu hauek agertuko dira bertan: COVID emaitza positibo bat izan zenuen data (kutsatuta zeundenean), birusa gainditu duzula egiaztatzen duen ziurtagiriaren emailea, eta datak.

EKITALDIEN ANTOLAMENDUA

Noiz utzi behar du bertan behera udal-erakunde batek ekitaldi edo jarduera bat bere herrian?

2021eko azaroaren 16ko Aginduak, Osasuneko sailburuarenak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzioari buruzkoak, COVID-19 kutsatzeetan 14 eguneko tasa metatua 100.000 biztanleko 150etik gorakoa den udalerrietan, hartu beharreko neurrien bigarren atalean ezartzen du ¿beste administrazio publiko batzuen eskumenak eta haiek eskumen horiek baliatzean hartzen dituzten neurriak behar bezala errespetatuz udalerriak 100.000 biztanleko 150 kasu baino gehiagoko intzidentzia duen bitartean¿ jarduera guztiak bertan behera utzi edo aldi baterako atzeratu ahal izatea, horien esparrua edozein dela ere, baldin eta udal-agintariek aurreikusten badute ezin izango dela bermatu urriaren 6ko Aginduaren eranskinean aurreikusitako prebentzio-neurriak beteko direla.

Oinarrizko prebentzio-neurriak beteko direla (maskara erabiltzea bereziki) bermatzea oso zaila ikusten den ekitaldiak edo jarduerak hauek dira: janariak edo edariak hartuko direla aurreikusita dutenak.

MASKARA ERABILTZEARI BURUZ

Noiz da derrigorrezkoa maskara erabiltzea?

Maskara nahitaez erabili beharko dute sei urtetik gorako pertsonek erabilera publikoko edozein espazio itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein espaziotan.Aire zabaleko espazioetan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, baldin eta pertsonen artean betiere 1,5 metroko gutxieneko distantzia mantentzea ezinezkoa bada, bizikideen taldeen kasuan izan ezik. Ondorioz, maskara nahitaez erabili behar da jendetza biltzen den hiri-eremu guztietan.

Maskara erabiltzea salbuetsita dago naturaguneetan, baldin eta bizikide ez diren beste pertsona batzuekin pilaketarik edo elkartzerik gertatzen ez bada.

Era berean, aplikatzekoak izango dira maskarak ez erabiltzeko arrazoiak eta kasuak, betiere 13/2021 Errege Lege Dekretuaren lehenengo artikuluak aldarazitako 2/2021 Legearen 6. artikuluan legez aurreikusitako eran. Kasu horietan, norbaiti eskatzen zaionean egiaztatu dezala maskara erabiltzetik salbuetsita dagoela, desgaitasun- edo mendekotasun-maila adierazten duen agiri baten bidez dokumentatu beharko du egoera hori, edo, bestela, horretarako egindako mediku-ziurtagiri baten bidez.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea?

Bai. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, janariak edo edariak hartzeko unean soilik salbuesten da maskara erabiltzeko betebeharra. Bestela, uneoro erabili behar da, bai barnealdeetan, bai terrazetan.Lehen esan bezala, maskararen derrigorrezko erabilera honako leku hauetan aplikatzen den neurri bat da: joko-establezimenduak, txokoak eta elkarte gastronomikoak, lonjak, gazte-lokalak eta antzekoak, eta diskotekak eta gaueko aisia-establezimenduak.

Ken dezaket maskara kirola egiten ari naizen bitartean?

Edozein kirol-jarduera egiten denean, kasu hauetan salbuesten da maskararen erabilera: naturaguneetan, hiri-ingurune periferikoetan (oinezkoen elkartzerik gabe), igerilekuetan (igeri egitean), taldeen arteko kirol-lehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoaldeko intentsitate handiko jarduera fisikoetan (aparteko uneetan).

Gainerako kirol-jardueretan (makina-aretoak, jarduera programatuak, ikastaroak eta abar) derrigorrezkoa da maskara erabiltzea jarduerak esparru itxietan egiten direnean (kiroldegiak edo gimnasioak).

Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea garraioa erabiltzen denean?

Derrigorrezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoek maskara erabiltzea bidaiarientzako edozein garraiobide erabiltzen denean, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, salbuespen legalen kasuan izan ezik. Ez da derrigorrezkoa izango garraio pribatuan maskara erabiltzea bidaiariak etxebizitza berean bizi badira. Garraioko profesionalak jantzita eraman beharko du maskara zerbitzuak irauten duen bitartean, baldin eta bere lan-espazioa ez badago bidaiari-leku propio edo babes-manpara batez banatuta publikoarengandik.

ERANTZUKIZUN SANITARIOKO NEURRIEI BURUZ

Zer prebentzio-jarrera izan behar dut?

Maskara erabiltzeaz gain, barnealdeak etengabe aireztatu behar dira, eta pertsonen arteko distantzia mantendu eta eskuak garbitu. Jende-pilaketak saihestu behar dira, eta txertaketan parte hartu, kontaktuen jarraipenean lagundu eta berrogeialdiak eta isolamenduak bete.

Behartuta nago kontaktuen jarraipenean eta kutsatzeen trazabilitatean laguntzera?

Bai. Kutsatutako pertsonak eta haiekin kontaktua izan dutenak behartuta daude Euskadiko COVID-19aren kasuei eta kontaktuei buruzko zaintza-sarea arakatzen eta haren trazabilitatea egiten laguntzera. Hori dela eta, herritarrei eskatzen zaie zorroztasun handiz erantzun diezaietela jarraipenaren arduradunek zuzentzen dizkieten deiei, eta eskatutako informazio guztia eman dezatela, ahalik eta azkarren eta egiazkotasun handienarekin.Pertsona guztiek bete beharko dituzte osasun-arloko agintarien edo zerbitzuen jarraibideak, baita Osasun Sailarenak ere, indarrean dauden protokoloen arabera.

Behartuta nago konfinatzera epidemia-agerraldi batek erasan banau?

Bai. Ekainaren 24ko 2/2021 Legeak, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzkoak, 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, epidemia-agerraldiek erasandako pertsonek konfinatzeko betebehar pertsonala dute, eta horrek isolamendu-betebeharrak zorrotz betetzea ekarri behar du berekin ¿lekualdatu edo beste pertsona batzuekin aurrez aurre harremanetan egon gabe¿ baita berrogeialdi-betebeharrak ere ¿kutsatuak izan daitezkeelako susmoa adierazi zaien beste pertsona edo pertsona-taldeekiko¿. Pertsona horiek guztiek bete beharko dituzte osasun-arloko agintarien edo zerbitzuen jarraibideak, indarrean dauden protokoloen eta kasu bakoitzaren egoeraren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Covid pasaportea