Gizartea -
Zuhurtziagabekeria
Nafarroako Autopistan 220 km/h-ra joateagatik atxilotu dute
Abiadura muga 120 km/h-koa da tarte horretan. Gidariari gidabaimena aurretik ere kendu izan diote.
Erredakzioa
Iruñeko 44 urteko bizilagun bati bide-segurtasuna bidean jartzeko delitua egitzi diote larunbatean, Nafarroako Autopistan (AP-15), 9:09ean, 220 km/h-ra joateagatik abiadura muga 120 km/h-koa den tartean.
Inputazioa abiadura muga 80 km/h-an gainditzeagatik egin diote, Nafarroako Gobernuaren komunikatuaren arabera.
Gidariari gidabaimena aurretik ere kendu izan diote, zigor administratiboa ezarrita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea