Gizartea -
Heriotza
Paco Valladares aktorea hil da
Sevillako artista larunbat arratsalde honetan zendu da, 76 urte zituela, aspalditik zuen leuzemiak jota. Hil-kapera igande honetan jarriko dute Madrilen.
Erredakzioa
Paco Valladares aktorea hil da larunbat arratsalde honetan, 76 urte zituela, aspalditik zuen leuzemiak jota, Maria Teresa Campos kazetariak Telecinco telebista katean duen '¡Qué tiempo tan feliz!' programan jakinarazi duenez. Pneumonia baten ondorioz, Valladaresen osasun egoerak okerrera egin zuen azken bi egunetan eta horrek eragin zion heriotza, iturri berdinak zabaldu duenez.
Francisco Valladares Barragán 1935ko abuztuaren 20an jaio zen Pilas herrian (Sevilla). Antzerkia ikasi zuen Madrilgo Kontserbatorioan. Telebistan ere ibilbide luzea egin zuen 1956. urtetik TVE katea hasi zenetik, alegia. Izan ere, lehenetariko esataria izan zen bertan. Halaber, telebista kate honetako umore eta antzerki lan anitzetan parte hartu zuen.
2009. urtean Mayte saria jaso zuen antzerkian egindako ibilbideari egindako aitorpen modura eta 2011an Valdepeñaseko (Ciudad Real) Ardoaren Elkarteko Ohorezo Inbestidura aipamena eman zioten eta baita Mota del Cuervoko (Cuenca) Kixote Unibertsalaren izendapena ere.
Hil-kapera igande honetan jarriko dute Madrilgo M-30 beilatokian.