Gizartea -

Gertaera

Etxean dira berriro Portugaleten erretako eraikineko bizilagunak

Maestro Zubeldia kaleko eraikin bateko bosgarren solairuan hasi da sutea. Ertzaintzak etxebizitza guztiak hustu ditu eta ez da zauriturik izan.

Etxean dira berriro Portugaleten erretako eraikineko bizilagunak
Etxean dira berriro Portugaleten erretako eraikineko bizilagunak
Portugaleteko eraikin bat hustu dute sute baten ondorioz

00:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxean dira berriro Portugaleten erretako eraikineko bizilagunak. Ertzaintzak Portugaleteko igande eguerdian ustu du eraikina bosgarren solairuan piztutako sute baten ondorioz.

Herrizaingo Saileko iturriek zabaldu dutenez, etxebizitzen auzokideak hustu badituzte ere, ez da zauriturik izan.

Jazoera 13:30ak aldera izan da, Maestro Zubeldia kalean kokatutako eraikin bateko bosgarren solairuan sute bat piztu denean. SOS Deiak zerbitzuaren abisua jaso ostean, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira.

Sutea handia izan da, izan ere, lekukoek diotenez, sugarrak kalera atera dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea