Gizartea -
V. mendeurrena
Ordiziako Azokak 500 urte bete ditu
500. urteurrenaren ospakizunaren ekitaldi nagusia baserritarrei eta saltzaileei egindako omenaldia izan da.
Erredakzioa
Ordiziako Azokak 500 urte bete ditu eta hamaika ekintza antolatu dituzte ospatzeko.
Asteazkenero merkatariek produktuak kalera ateratzen dituzte Goierriko herri honetan.
Aste honetan Ordizia suntsitu zuen 1512ko sutea oroitu dute. Orduan, "Juana Eroak" astero azoka egiteko baimena eman zion herriari, eta geroztik, astero astero 100 saltzailek baino gehiegok euren fruta, barazki eta produktuak eskaintzen dituzte.
Ordiziako azoka erreferente bihurtu da nekazal munduko produktuentzat. Besteak beste, baserriko fruta eta barazkientzat, Idiazabal gaztarentzat edota arkumearentzat.
Festako egitaraua ordiziakoazoka.com webgunean dago, eta eguneko ekitaldi nagusia baserritarrei eta saltzaileei egindako omenaldia izan da.