Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

Hilda aurkitu dute Iruñean falta zen 75 urteko gizona

Abenduaren 4tik ari ziren haren bila, eta, azkenean, haren gorpua aurkitu dute Santa Luzia muinoaren eta Agustindarren industrialdearen artean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 4tik Iruñean falta zen 75 urteko gizonezkoa hilda aurkitu dute. Etenik gabe haren bila aritu eta gero, azkenean, atzo aurkitu zuten haren gorpua Santa Luzia muinoaren eta Agustindarren industrialdearen artean. 

Inguruan paseo bat ematen ari zen bizilagun batek aurkitu zuen hilotza, eta berak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara 12:00ak aldera.

Gizona abenduaren 4an ikusi zuten azkenekoz Arrotxapea inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur