Itxi

Gizartea

Gazteria eta emantzipazioa

Emantzipatutako gazteen kopurua 1998ko minimora jaitsi da, covid-19aren krisiaren eraginez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2021eko lehen hiruhilekoan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen % 15,1 soilik emantzipatu zen. Tasa hori are baxuagoa da Nafarroan, % 13,8koa baita bertan.

  • Gazte talde bat oinez kalean barrena. ETBko bideo batetik hartutako irudia

    Gazte talde bat oinez kalean barrena. ETBko bideo batetik hartutako irudia

2021eko lehen hiruhilekoan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 16 eta 29 urte arteko gazteen % 15,1ek soilik lortu zuten emantzipatzea. Tasa hori are baxuagoa da Nafarroan, % 13,8koa baita bertan.

Estatuko Gazteria Kontseiluaren Emantzipazio Behatokiak egin du ikerketa. Horrelako datu baxuak azkenekoz 1998an erregistratu zirela azpimarratu dute, eta datu hori gazteriak pairatzen duen prekarietatearen erakusgarri dela ohartarazi dute.  

2008ko krisi ekonomikoak belaunaldi oso bati kalte egin ziola nabarmendu ostean, koronabirusaren pandemiak eragin duen krisiaren ondorioak oraindik okerragoak direla ohartarazi dute.

2021eko lehen hiruhilekoan, langabezian zeuden gazteen kopurua murriztu egin zen, baina ez zen pandemia aurreko egoerara itzuli. Gainera, behin-behinekotasun tasak gora egin zuen. Hau da, gazteek eskuratzen dituzten kontratuak prekarioak dira.

Etxebizitza libreen prezioa pixka bat jaitsi zen urte hasieran, baina, aldi berean, gazteen eros-ahalmenak ere behera egin zuen. Adibide argi bat: bakarrik bizi nahi duten gazteek, batez beste, soldataren % 81,9 erabiliko beharko lukete alokairua ordaintzeko.

Gauzak horrela, ikerketak dio gazteen emantzipaziorako arazoak egiturazkoak direla eta ez dela nahikoa lan edo etxebizitza merkatuek hobera egitea.
 

 
 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena