Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat zauritu da Zarautzeko etxebizitza batean piztutako sutean

38 urteko gizon bat Donostiako Ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. Beste hainbat pertsona gertakaria jazo den tokian bertan artatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizonezko bat Donostia Ospitalera eraman dute Zarautzeko etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnasteagatik. Horrez gain, beste hainbat kide ezbeharra jazo den tokian bertan artatu dituzte, tartean Ertzaintzaren bi agente, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Sua bart gaueko 23:45ean piztu da Izpilla Plazako eraikin bateko etxebizitza batean. Antza denez, sua sukaldeko sofa batean hasi da. Kea berehala zabaldu da eraikinean, eta ondorioz, etxea hustuarazi dute. Goizaldean itzuli dira bizilagunak euren etxebizitzetara. Sua hartu duen etxebizitzako kideek, ordea, ezin izan dute pisura itzuli.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea