Gizartea -

Chernobil Elkartea

Txernobylgo haurrak Hego Euskal Herrira itzuliko dira Gabonetan, bi urteren ostean

Guztira 83 adingabe iritsiko dira astelehenean. 45 Gipuzkoara joango dira, 25 Bizkaira, zortzi Nafarroara eta beste bostak Arabara.

Viajarán a Barcelona y desde allí se desplazarán en autobús. Foto: Pixabay.
Viajarán a Barcelona y desde allí se desplazarán en autobús.
Viajarán a Barcelona y desde allí se desplazarán en autobús. Foto: Pixabay.

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txernobylgo haurrak Hego Euskal Herrira itzuliko dira Gabonetan, covid-19aren pandemiaren ondorioz bidaiak bi urtez bertan behera utzi ondoren.

Chernobil Elkarteak jakitera eman duenez, istripu nuklearrak eragindako zonako 83 adingabe etorriko dira, horietatik 69k esperientzia errepikatuko dute eta 14k lehen aldiz bidaiatuko dute.

Gipuzkoako familiek 45 haur hartuko dituzte, 25 Bizkaikoek, zortzi 8 Nafarroakoek eta beste bost Arabakoek.

Haurrak abenduaren 20an iritsiko dira, eta hilabete geroago itzuliko dira Ukrainara, urtarrilaren 19an.

Oraingo honetan, nazioarteko hegaldien murrizketa dela eta, Ukrainako haurrak eta lau begiraleak Bartzelonara joango dira, eta handik autobusez bidaiatuko dira Euskal Herriko hiriburuetara eta Iruñera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak