Gizartea -
Zientzia
Espermatozoideek eragiketa konplexuak egiten dituzte
Zientzialariek aurkitutako fenomeno hori itsasoko hainbat espezietan bakarrik ikusi dute orain arte.
Erredakzioa
Luis Alvarez espainiarrak gidatzen duen nazioarteko zientzialari talde batek iragarri duenez, espermatozoideak eragiketa konplexuak egiteko gai dira. Alemaniako Max Planck Institutukoa da zientzialari talde hori.
Bonneko Ikasketa eta Ikerketa Aurreratuen Europako Zentroko taldeak ondorioztatu duenez, obuluek espermatozoideen kaltzio kontzentrazioa moldatzen duten gai erakargarriak askatzen dituztenean, espermatozoideek ez diote kontzentrazioari berari erantzuten, baizik eta horretan gertatzen diren aldaketei.
"Denboran zehar emandako aldaketen tasa neurtzen dituzte; hau da, kanpoko zelulan sartzen den kaltzio kontzentrazioa zein azkar edo motel aldatzen den. Lengoaia matematikoan esanda, denbora deribatua kalkulatzen dute", azaldu du Alavarezek.
Hartara, "aldaketa-tasaren balioaren arabera, buztana mugitzeko modua eta norabidea aldatzen dute; beste modu batera esanda, espermatozoideen 'lema' kaltzio mailaren aldaketaren abiadurak gidatzen du".
Zientzialariek aurkitutako fenomeno hori itsasoko hainbat espezietan bakarrik ikusi dute orain arte.
"Hori dela eta, horrela jokatzen duten espezieak identifikatzeko ahaleginetan ari gara", eta, beraz, gizakiei ere badagokien aztertu behar dute.