Gizartea -

Araudia

Euskadiko kasinoen araudi berria onartu du Eusko Jaurlaritzak

Sektore horren inguruan EAEn egin duten lehen araudia da, orain arte estatuko arauaren arabera funtzionatzen zuten. Administrazioaren kontrola hobetuko da eta erabiltzaileen segurtasuna indartuko da.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko kasinoen araudi berria onartu du.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko kasinoen araudi berria onartu du.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko kasinoen araudi berria onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak aurkeztutako Euskal Autonomia Erkidegoko kasinoen araudi berria onartu du Gobernu Kontseiluak. Euskal Autonomi Erkidegoan sektore horren inguruan egin duten lehen araudia da, orain arte estatuko arauaren arabera funtzionatzen zuten. Arau horren onarpenari esker, administrazioaren kontrola hobetuko da eta erabiltzaileen segurtasuna indartuko da.

1991. urteko Jokoaren Legearen arabera jokoaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak duen eskuduntzaren babesean onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak Kasinoen Araudia. Orain arte, Euskadiko kasinoen azpisektoreak ez zeukan berezko araudirik, hori dela eta, orain arte 1979ko estatuko arauaren menpean zegoen.

Araudi berriak kasinoen ezaugarri guztiak arautzen ditu: jokalarien eskubideak, betebeharrak eta mugak, adingabekoen eta ludopatiaren gaixotasuna duten pertsonen babesa, kasinoen kopuruen antolaketa, baimendutako jokoak, baimen erregimena, etab.

Aipamen berezia egin behar zaio atal berri bati, jokalarien eskubideen babesa defendatzea eta arduratsu jokatzea gomendatzen duen atala. Hori lortzeko, euskal kasinoen jabeek arduratsu jokatzearen mezua bultzatu behar dute, eskaintzen dituzten jokoen inguruko informazioa jokalariei eskainiz. Enpresek arduratsu jokatzearen inguruko kurtsoak eskaini beharko dizkiete euren langileei.

Araudiak kontrapartida eta biribilki-jokoen aldaera eta modalitate guztiak ere sailkatzen ditu, gizarte joerak eta erabiltzaileen lehentasunak bere gain hartuta. Kasinoetan berezkoak diren jokoen inguruko lehiaketa motak ere arautzen ditu, ezaugarri espezifiko propio gisa, sari bat lortzeko aukera alde batera utzita, joko sozialagoak eta lehiakorragoak egin nahi direnean.

Araudi berriak informazioaren teknologia berrien bitartez kasinoko jokoekin jolastea baimentzen du, ohizko kasinoetan dauden segurtasun neurriak eta bermeak eskainiz.

Jokoaren Legearen arauak, oinarriak eta irizpideak kontutan hartuta kasinoen Araudia onartu da. Horri esker, diru kopuru handiko jarduerak direnez, administrazioaren kontrola hobetuko da. Gainera, jarduera enpresarial horretan jarduten duten enpresek errespetatu behar dituzten bermeak indartzen dira, jokalarien eta orokorrean, erabiltzaile guztien eskubideak defendatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea