Gizartea -
Etxebizitza batean
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilbon, indarkeria zantzuekin
Otxarkoaga auzoan izan da. Bere neska-lagunak aurkitu omen du gorpua.
Erredakzioa
40 bat urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute astearte arratsalde honetan Bilboko Otxarkoaga auzoan, indarkeria zantzuekin, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.Bertan zauden hainbat lekukok azaldu dutenez, hildakoaren neska-lagunak aurkitu omen du hilotza. Ustez Hego Afrikako gizonezko bat da, eta hainbat ebakuntza omen zituen.
Arratsaldeko 15:00ak aldera, Bilboko Udaltzaingoak Arbolantxa zeharkalean gorpu bat aurkitu dutela ohartarazi dio Ertzaintzari. Antza, emakume batek aurkitu du gorpua, eta poliziari deitu egin dio.
Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa ireki du eta Polizia Zientifikoa etxebizitzara hurbildu da, aztarnak bilatzeko.