Gizartea -

Euskararen erabilera bermatzea

Zigorrak ezartzea 'azken aukera' izatea defendatu du Euskaltzaindiak

Euskal hiztunen eskubideak babesteko neurri batzuk proposatu ditu Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres Urrutia euskaltzainburuak merkataritza eremuan euskara babesteko eredu “misto” baten alde egin. Hizkuntza sustatzeko egitasmoak arbitraje neurriekin uztartzea proposatu du eta, azken aukera gisa, enpresei zigorrak ezartzea ere.

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Batzordean izan da gaur Urrutia, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren erreforma aztertzeko. Erreforma hori otsailean onartu zuten Ganberan.

PSE-EE, PP eta UPyD alderdiek aldaketa horren alde bozkatu zuten; ondorioz, Euskadiko hizkuntza ofizial bietan (euskara eta gaztelania) egitea ez da derrigorrezkoa izango hemendik aurrera, eta ez da zigorrik egongo hori bermatzen ez duten enpresentzat.

Urrutiak esan duenez, erreformak ez ditu euskaraz hitz egin nahi duten kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen eta badaude beste formula batzuk, “bitartekaritza” esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea