Gizartea -

Bizkaian eta Gipuzkoan

Bi lagun atxilotu dituzte EAEn, haur pornografiaren aurkako operazioan

Atxiloketak Madrilen (2), Bizkaian (1), Gipuzkoan (1) eta Oviedon egin dituzte. Atxilotuak 26 eta 59 urte artekoak dira, eta maila sozial ezberdinetako pertsonak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu, haur pornografia sortu eta banatzen zuen sare batetako kide izatea egotzita. Horrez gain, beste hiru pertsona inputatu ditu. Operazioa Estatuko zazpi probintzia ezberdinetan egin dute.

'Mopa' Operazioa 2011ko martxoan hasi zuten, Tuterako auzotar batek jarritako salaketaren harira, gaur Carmen Alba Nafarroako Gobernuko ordezkariak adierazi duenez. Atxiloketak Madrilen (2), Bizkaian (1), Gipuzkoan (1) eta Oviedon egin dituzte. Atxilotuak 26 eta 59 urte artekoak dira, eta maila sozial ezberdinetako pertsonak dira.

Atxilotu batek bere etxeko bainugela erabiltzen zuten umeak grabatu egiten zituen, kamara txiki bat erabiliz. Ondoren, bideo horiek Interneten eskegitzen zituen. Beste atxilotu bati, zortzi urteko ume bat parkera jarraitzea egotzi diote.

Poliziak hamar miaketa egin ditu Estatuko probintzia ezberdinetan: Bizkaian, Gipuzkoan, Oviedon, Kanaria Handian, Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan. Guztira 50.000 artxibotik gora aurkitu dituzte hainbat ordenagailu eta disko gogorretan. Salaketa jarri zuen Tuterako auzotarrak Internetetik bideo bat jaitsi zuen, eta bertan adingabeekin sexu erlazioak mantentzen zituzten pertsonak agertzen ziren. Irudi batzuk "oso gogorrak" zirela adierazi zuen poliziaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea