Gizartea -

Bartzelona

Kaleko prostituzioa debekatu nahi dute Bartzelonan

Zigor erregimenak ere aldaketak izango ditu; lehenengo aldiz jarriko dituzte 300 euroko isunak sexu zerbitzu bat “negoziatzeagatik”.

Bartzelonak kaleko prostituzioa debekatuko du uda aurretik

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Udalak hiritarren espazio publikoaren gaineko ordenantzak aldatzea onartu du gaur, kaleko prostituzioa debekatzeko eta bezeroak zein prostitutak aurretiko abisurik eman gabe zigortzeko.

Aldaketa hau PP eta CiU alderdien aldeko botoekin onartu da, gainontzeko udal taldeak aurka agertu dira.

Lehen, prostituzioa Bartzelonako espazio publiko batzuetan baino ez zegoen debekatuta, ikastetxeetatik 200 metrora, esaterako. Uda baino lehen muga hau desagertu egin daiteke.

Zigor erregimenak ere aldaketak izango ditu; lehenengo aldiz jarriko dituzte 300 euroko isunak sexu zerbitzu bat “negoziatzeagatik”, ikastetxe batetik hurbil egiteagatik 750ekoak eta 1.500 eta 3.000 euro arteko isuna harreman sexualak kalean edukiz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea