Gizartea -

Gertakaria

Sei edukiontzi erre dira Bilboko Casillan

Suak kalteak eragin dizkie inguruan zeuden bost ibilgailuri. Casillako pabiloiaren fatxada ere belztu egin da.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei edukiontzi erre dira gaueko ordu txikietan Bilboko Casillan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Suak kalteak eragin dizkie inguruan aparkatuta zeuden la turismori eta motozikleta bati. Gainera, Casilla pabiloiko fatxada belztu du keak.

Suhiltzaileak Casilla plazara bertaratu dira sutea itzaltzeko, Ertzaintzaz gain. Ez da behar izan osasun profesionalik gerturatzea, ez baita izan zauriturik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak