Gizartea -
Istripua
Motor-gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zornotzan
Istripua 14:10ean izan da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motor-gidaria erori egin denean. 43 urte zituen.
Agentziak | EiTB Media
43 urteko motor-gidari bat hil da gaur arratsaldeko lehen orduan AP-8 autobidean, Zornotzan (Bizkaia), Donostiarako noranzkoan erori eta gero, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Istripua 14:10 aldera izan da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motor-gidaria lurrera erori denean. Osasun-langileak suspertzen saiatu diren arren, bertan zendu da.
Ertzaintzak ikerketa bat jarri du martxan ezbeharra nola gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea