Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Hauek dira otsailaren 13ra arte Euskadin indarrean dauden murrizketak

EITB MEDIA

Ostalaritzak 01:00etan itxi beharko ditu ateak, eta establezimenduetako edukiera % 60koa da.

  • Infografia: EITB Media

    Infografia: EITB Media

ORDUTEGIAK:

- Ostalaritzak eta jarduera komertzialek, sozialek eta kulturalek 01:00etan itxi beharko dituzte ateak.

- Lurralde Historikoa baino esparru geografiko txikiago batean aritzen diren garraio publikoek gehienez 02:00etan egin behar dute azken irteera.

EDUKIERAK:

- % 60koa izan beharko da establezimendu guztietan.

- Ekitaldi sozialetan, kulturaletan eta kirolean: gehienez 600 pertsona barrualdeetan eta 800 kanpoaldeetan.

- 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten espazioetan: 800 gehienez barrualdeetan eta 1.200 kanpoaldeetan.

- 5.000 pertsonako baino gehiagoko edukiera duten espazioetan: % 50eko edukiera, Estatuan beste muga batzuk ezartzen ez dituzten bitarteain.

OSTALARITZA ETA DANTZALEKUAK

- Debekatuta egongo da zutik kontsumitzea eta mahai bakoitzean 10 pertsona gehienez, bai barruan bai terrazetan.

- Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduek ezingo dute ireki 08:00ak baino lehen. Salbuespenak: gasolindegiak, zerbitzuguneak, farmaziak eta hoteletako gosari zerbitzuak.

- Mahaien arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da, soziedadeetan barne.

KIROLA:

- Barrualdeetan, taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez.

- Aldageletan, edukiera % 50ekoa izango da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena