Gizartea -
AFP agentziaren arabera
Magrebeko Al Kaidak bere gain hartu du Tolosako atentatua
AFP albistea agentziaren arabera, Al Kaidarekin lotutako talde batek komunikatua publikatu du Interneten atentatuaren ardura bere gain hartuta.
Erredakzioa
Magrebeko Al Kaida izeneko taldeak bere gain hartu du Mohamed Merah-k Tolosan egindako atentatua. Merah-k hiru haur eta heldu bat hil zituen ekola judutar batean.
Al Kaidako talde horretako kide batek Interneten komunikatu bat publikatu du hilketen ardura bere hain hartzeko, baina ez die Merah-k aurretik egindako hilketei erreferentziarik egiten.
Komunikatuan, musulmanen kontrako errepresio-politikarekin amaitzeko eskatzen dio Al Kaidak Frantziari.
Horrez gain, "Kaliferriko Soldaduak" "Islamaren zaldunak egindako ekintzagatik" pozik daudela esaten dute, "Jainkoaren arerioen bihotzak beldurrez gainezka" daudelako.