Gizartea -

Istiluak

17 pertsona atxilotu dituzte Bilbon Urtezahar gauean

Liskar batean sei pertsona atxilotu dituzte autoritatearen aurkako eta desobedientzia delituak egotzita, eta ertzain bat zauritu da. Bestalde, ESANek salatu du petardo handi bat jaurti zutela Azpeitiko Udaltzaingoaren aurka.

Casilda Iturrizar parkea, Bilboko Udaltzaingoak itxita. Argazkia: EiTB
Casilda Iturrizar parkea, Bilboko Udaltzaingoak itxita. Argazkia: EiTB
Casilda Iturrizar parkea, Bilboko Udaltzaingoak itxita. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamazazpi pertsona atxilotu dituzte Bilbon Urtezahar gauean. Atxiloketetako 11 Udaltzaingoak egin zituen, eta sei, Ertzaintzak. Azken kasu horretan, liskar bati lotutakoak izan ziren, autoritatearen aurkako eta desobedientzia delituak leporatzen dizkiete eta ertzain bat zauritu zen, Europa Press albiste-agentziak Segurtasun Saileko eta Bilboko Udaleko iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Aipatu liskarra Campo Volantinen gertatu da, Ertzaintza potentzia handiko piroteknia erabiltzen ari zen pertsona bat identifikatzen saiatu denean. Pertsona talde bat gerturatu, eta liskarra hasi da. Azkenean, sei atxiloketa eta ertzain bat zaurituta.

Bestalde, Udaltzaingoak 11 pertsona atxilotu ditu bart arrazoi desberdinengatik, eta suhiltzaileekin aritu da elkarlanean.

Izan ere, suhiltzaileek 28 eskuhartze izan dituzte, tartean bost erreskate etxebizitzetan, 15 zaborrontzitako sute eta hiru baso sute. Dena den, Bilboko Udalak jakinarazi du ez dela aparteko kalterik izan.

Petardoa Azpeitiko Udaltzaingoari

Gipuzkoara jaonda, ESAN Ertzaintzaren sindikatuak salatu du Azpeitiko Udaltzaingoak erasoa jasan zuela atzo, indar handiko petardo baten jaurtiketa hain zuzen ere.

Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, atzo, 13:45 aldera, agenteak euren egoitzan zeuden kanpotik petardoa jaurti zietenean. Zorionez, ez zen inor zauritu, baina min hartu omen zuten tinpanoetan, eta baten bati bolbora hautsa ere iritsi zitzaion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak