Gizartea -

KORONABIRUSA

3.350 covid-19 kasu, bi hildako eta 15 ospitaleratze Nafarroan, urteko azken egunean

Laugarren eguna da jarraian, 3.000 positibotik gora diagnostikatzen direla. 160 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, horietatik 26 ZIUn.

Jendea paseoan, Iruñeko Estafeta kalean. Argazkia: EFE
Jendea paseoan, Iruñeko Estafeta kalean.
Jendea paseoan, Iruñeko Estafeta kalean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Sistema publikoak 3.350 positibo berri erregistratu zituen ostiral honetan, 2021eko azken egunean. Guztira, 7.765 proba egin ziren eta horien % 43,1ek positibo eman zuten.

Kopurua izugarria den arren, behera egin du bezperako datuekin alderatuta. Izan ere, errekorrak ezarri ziren ostegunean eta asteazkenean, 4.476 eta  4.413 kasu atzemanda, hurrenez hurren. Aurretiaz, ostegunean 3.791 kasu atzeman zituztela eta asteazkenean 3.693 jakinarazi bazuen ere Gobernuak, gaur kopuru horiek zuzendu egin dituzte, eta 4.000tik gorakoak jarri.

Asteartean, berriz, 3.378 kasu atzeman zituzten ( % 36,3), astelehenean 2.420 ( % 32,9), igandean 1.098 ( % 27,5) eta larunbatean 1.196 ( % 24,8). Joan den asteko ostiralean 2.036 kasu izan ziren ( % 25,2).

Horrenbestez, Nafarroako Foru Erkidegoan 3.000 kutsatu baino gehiago atzematen dituzten laugarren eguna izan zen atzokoa.

Bi pertsona hil ziren, gainera, covidagatik, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

15 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, horietako bi ZIUn. Hala, gaur egun 160 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 26 ZIUn.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Osasun albisteak Lizarra Barañain Noain Koronabirusa