Gizartea -
Gertaera
Sutea Getxon: bost pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik
Suteak ke-laino handi bat sortu du; ez dituzte etxebizitzak hustu behar izan.
Erredakzioa
Ostiraleko goizaldean, 02:45al aldera, Getxoko etxebizitza-eraikin batean piztu den sute baten eraginez bost pertsona artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik. Ertzaintza sutearen nondik norakoak ikertzen ari da.
Euskal Poliziatik jakinarazi dutenez, garrak Getxoko Particular de Club kaleko eraikin batera heldu dira, eta ke-laino handi bat sortu da; baina ez dituzte etxebizitzak hustu behar izan.
Halere, bost pertsona bertan artatu behar izan dituzte. Suhiltzaileek 03:15al aldera eman dute amaitutzat sutea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea