Gizartea -

gertakaria

Emakume bat hil da kalean, Bilbon

Igandeko lehen orduetan aurkitu dute ondoezik, Zabalgune Plazan. Oraindik ez dakite heriotza zerk eragin duen, baina Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua, autopsia egiteko.

Bilboko Zabalgune Plaza. Argazkia: Bilbao.eus
Bilboko Zabalgune Plaza. Argazkia: Bilbao.eus
Bilboko Zabalgune Plaza. Argazkia: Bilbao.eus

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da Bilboko Zabalgune Plazan igande goizean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Goizeko 07:30ak aldera izan da, antza gaua inguru horretan eman duen emakume bat ondoezik sentitu denean. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta osasun-langileak bertaratu dira orduan, eta biktimari suspertze-lanak egiten saiatu dira.

Azkenik, emakumearen heriotza berretsi dute. Ertzaintzak eremua mugatu du gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman duten arte, autopsia egiteko.

Ertzaintzak ikerketa ireki du, heriotzaren arrazoiak argitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Ertzaintza Euskal herriak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea