Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Olioa irakiten jaurti dio gizonezko batek bere bikotekide ohiari
Donostian jazo da gertaera. Emakumeak esku batean eta aurpegian zauriak dauzka. Ertzaintzak erasotzailea atxilotu du.
Erredakzioa
44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostegunean Donostian, haren bikotekide ohiari eraso egitea eta zartagineko olioa gainera botatzea egotzita, Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.
Goizaldeko 02:30 inguruan, emakume batek Ertzaintza ohartarazi zuen, haren bikotekideak tratu txarrak eman zizkiola esanez.
Emakumeak zauriak ditu aurpegian eta esku batean. Ertzaintzari azaldu zionez, eztabaida bat izan ostean, bikotekideak iraindu eta mehatxatu egin zuen. Jarraian eraso egin zion, buruan jota eta zartagin bateko olioa gainera botata.
Gauzak horrela, Ertzaintza erasotzailean bila hasi zen eta 20:00ak inguruan Mons pasealekuan atxilotu zuten. Datozen orduetan epailearen esku utziko dute.