Gizartea -

02:00etan 03:00ak ziren

Ordu-aldaketa: Udako ordutegiari heldu diogu dagoeneko

Energia aurrezteko asmoz, bart ordua aurreratu dugu eta 02:00etan 03:00ak ziren. Hori dela eta, igande hau laburragoa egingo zaigu.

Igandean ordulariak aurreratu egin beharko ditugu: 02:00etan 03:00ak izango dira.
Igandean ordulariak aurreratu egin beharko ditugu: 02:00etan 03:00ak izango dira.
Igandean ordulariak aurreratu egin beharko ditugu: 02:00etan 03:00ak izango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetako goizalde honetan udako ordutegiari heldu diogu. Ondorioz, erlojuak ordubete aurreratu behar izan ditugu energia ahalik eta gehien aurrezteko eta eguzkiaren argiari probetxu handiagoa ateratzeko.

2001ean hartutako erabaki batek, martxoko eta urriko azken igandeetan ordu aldaketa egitea ezarri zuen.

Oraingoan, herritarrok ordubete gutxiago izan dugu lo egiteko, 02:00etan erlojuek 03:00ak markatu dutelako.

Ordu-aldaketa 1974an zabaldu zen, petrolioaren lehen krisiarekin batera. Orduan, herri batzuek eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten.

Aldekoak eta kontrakoak

Ordu-aldaketarekin, Espainiako etxebizitzetako argiztapenean 300 milioi euro inguru aurrezten dira (6 euro etxebizitza bakoitzeko eta 210 eraikinetan eta industrian), Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arabera.

Ordu-aldaketaren kontra dagoenik ere bada. Horien arabera, ordu-aldaketak eragin txarra dauka gizakien eta animalien osasunean, batez ere melatoninari lotutakoak, proteina horrek antolatzen baitu lo egiteko ohitura.

Eraginak osasunean

Aldaketak eraginak ditu gizakion gorputzean; arinak, baina osasunari lotutakoak. Adituen arabera, "ondorioak behin-behinekoak dira pertsona osasuntsuen kasuan. Gorputzari nahikoa zaio hiru-lau egun itxarotea ordutegi berriari ohitzeko. Hala ere, estatistika batzuek diotenez, istripuen tasak zertxobait gora egiten du ordu-aldaketaren ondorengo egunetan".

Adituek zenbait gomendio ere ematen dituzte aldaketari ahalik eta hobeen aurre egiteko; siesta egiteko denbora murriztea eta aldaketaren aurreko egunetan 15 minutu lehenago altxatzea, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea