Itxi

2022/01/04

20:51

Gizartea

Koronabirusa

Hezkuntza Ministerioaren hitzetan, "litekeena da" Gabonen ostean ikasgela gehiago itxi behar izatea

E. L. | EiTB Media

"Eguberrien ostean gizartearen isla eskolan" izatea aukera bat dela onartu du Alejandro Tiana Hezkuntza Estatu idazkariak Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan.

  • Donostiako ikastetxe bat. Argazkia: EFE

    Donostiako ikastetxe bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alejandro Tiana Ferrer Espainiako Gobernuko Hezkuntza Estatu idazkariak onartu duenez, "litekeena da" Gabonen ostean itxi behar izango diren ikasgelen kopuruak "gora egitea".

"Eguberrien ostean gizartearen isla eskolan" izatea aukera bat dela esan du Tianak Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan.

Zentzu horretan, "oso arduratsuak izan behar gara", ohartarazi du. Gazte zein haurren jarraipena eta beharrezkoa denean irakasleen ordezkapenak egitea berebizikoa izango dela erantsi du buruzagiak.

"Aurreneko eskola asteak erabakigarriak izango dira, baina esfortzu bat egitea merezi du", gaineratu du Tianak. Azkenik, txertaketa erritmoarekin itxaropentsu agertu da; izan ere, urtarrilaren bukaerarako 5 eta 11 urte arteko umeen % 80k gutxienez txertoaren dosi bat jasotzea espero du agintariak.

Hezkuntza etapa guztietako ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzuliko dira Gabonetako oporren ostean, Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek astearte honetan adostu dutenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;