Gizartea -

Zubi baten aurka talka

Bi lagun hil dira Tuteran, A-68 errepidean

Bi lagun hil dira goizean A-68 errepidean, Tutera parean, kotxea errepidetik atera eta zubi baten aurka talka egin ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun hil dira goizean, Tuteran, A-68 autobidean, kotxea errepidetik atera eta zubi bateko zutabe baten aurka talka egin ostean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Hildakoak, 1936. urtean jaiotako gizonezko bat M.A.A., L'Hospitalet de Llobregateko bizilaguna (Bartzelona) eta bere emaztea dira, 1937. urtean jaiotako emakumezkoa, H.F.G.

Larrialdetarako zerbitzuak istripuaren tokira iritsi direnerako gizonezkoa hilda zegoen, eta emakumezkoa, Tuterako Reina Sofia ospitalera larri eraman dute, baina beranduago, azken hau ere hil egin dela berretsi dute.

Tuterako suhiltzaileak ere bertara jaon dira, izan ere, bi lagunak atera ezinik zeuden ibilgailuan.

Bi gorpuak, Nafarroako lege eta auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte autopsia egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea