Gizartea -
Jazoera
Gizonezko bat hil da Almerian bere buruari su emanda
70 urteko gizona bikotekide ohiaren etxean sartu da, substantzia sukoi batekin zipristindu da eta bontzo eran bere burua erre du. Ikerketa bat abian jarri dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
Erredakzioa
70 urteko gizonezko bat hil da larunbat goiz honetan bere buruari sua emanda Almeriako Itsasoko Pasealekuan kokatutako emazte ohiaren etxebizitzan, Polizia Nazionaleko iturriek baieztatu dutenez.
10:00etan Monsinore Justo Mullor kaleko Itsaso Eraikineko laugarren solairuan piztutako sute baten berri jaso du Poliziak eta hori dela eta, Udaltzaingoa eta Suhiltzaileak bertaratu dira.
Jazoeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa bat jarri dute martxan. Emazte ohiak esan duenez, gizonezkoak urrutze agindu bat zuen. Dirudienez, gizona bikotekide ohiaren etxean sartu da, substantzia sukoi batekin zipristindu da eta bontzo eran bere burua erre du. Epaitegiko Polizia ere bertan da datuak eta informazio biltzeko asmoz.