Gizartea -

GIPUZKOA

Mendizale bat hil da Erlo mendian konortea galdu ostean

Larrialdi zerbitzuetako langileak gizona suspertzen saiatu dira, baina, tamalez, bertan zendu da.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendizale bat hil da gaur goizean Azpeitiko Erlo mendian, konortea galdu eta gero, Segurtasun Sailak eta Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 10:30 inguruan geratu da. Bi helikoptero, Ertzaintzaren patruilak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Osasun langileak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez  dute lortu eta han zendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Mendiko istripuak