Gizartea -
Manifestazioa Iruñean
Nafarroako urrituek murrizketen eta desberdintasunaren aurka egin dute
Nafarroako Gobernuak "Urritasunaren Osoko Plana eta Gizarte Zerbitzuen betebeharrak behin eta berriro betetzen ez dituela" salatu dute.
Erredakztorea
ANFAS adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkarteak Ongizatearen estatuaren eta aukera berdintasunaren atzerakada salatu du larunbatean Iruñean. Atzerakada hori Foru Gobernuak egindako murrizketei leporatu diote.
Manifestazioak ehunka pertsina bildu ditu eta Iruñeko kaleetatik ibili dira jai-giroan. Hala ere, duintasuna eta justizia soziala aldarrikatzeko tartea ere egin dute. Zenbait karteletan salatu dute urrituak ez direla bankarien eta politikoen merkantzia hutsa.
Protestan izan dira, besteak beste, Uxue Zulet eta Javier Miranda ANFAS eta CORMIN elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, eta Maria Antonia Alonso FEAPS adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko Espainiako erakundeen konfederazioko presidentea.
Egoera "kritikoa"
ANFASen egoera "kritikoa" salatu ondoren, gogor kritikatu dute Nafarroako Gobernuak "Urritasunaren Osoko Plana eta Gizarte Zerbitzuen betebeharrak behin eta berriro betetzen ez dituela; Gizarte Zerbitzuen kasuan baterazintasun sistema bidegabe batek laguntzak murriztu dituelako".