Gizartea -
sismo berria
2,8 graduko lurrikara izan da Baztanen
Mugimendu sismikoa ostiraleko 18:55ak aldera izan zen. Beranduago, indar gutxiagoko beste dardara bat hauteman zuten inguru horretan.
i.l.k. | eitb media
2,8 graduko lurrikara hauteman zuten ostiral honetan. Baztanen (Nafarroa) izan zuen epizentroa, baina inguruetan ere nabaritu zen.
Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) arabera, mugimendu sismikoa 18:55ak aldera izan zen. Gainera, 20:18ak aldera ere astindu berri bat hauteman zuen IGNk, 1,7 graduko magnitudekoa eta 11 kilometroko sakonerakoa.
Zenbait lurrikara izan dira azken hilabeteotan Nafarroako puntu desberdinetan; berriena, urriaren 11an Iruñerrian izandakoa, 3,9 graduko intentsitatearekin.
2020ko urrian ere 4,6 graduko dardara hauteman zuten, indar gutxiagoko bi erreplikak jarraituta. Lizoain izan zuen epizentro.