Gizartea -

Trafikoa

Txirrindulari bat hil da autoak harrapatuta, Irunen

13:00 aldera izan da ezbeharra, GI-636 errepidean, Gaintxurizketan gora, eta biktima 43 urteko gizonezko errenteriar bat da, Hondarribian bizi zena.

Istripua izan den lekua. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Istripua izan den lekua. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Istripua izan den lekua. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat hil da auto batek harrapatuta gaur arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra GI-636 errepidean gertatu da, 13:00 aldera, Gaintxurizketara bidean, eta biktima 43 urteko gizonezko bat da, Hondarribian bizi zen errenteriarra.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira istripua gertatu den lekuan, baina ezin izan dute ezer egin gizonezkoa suspertzeko eta hantxe hil da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko asmoz.

Istripua gertatu eta ordu batzuetara, Patxi Vila txirrindulari profesional ohi beratarrak adierazi du bere laguna zela hildakoa, eta harrapaketa gertatu baino lehentxeago arte elkarrekin ari zirela bizikletan ibiltzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Gaur Irun Eguneko albisteak Trafiko-istripu hilgarriak