Gizartea -
Orkatzategi mendia
Sute batek Oñatiko baso bateko 10 hektarea kiskali ditu
Sutea kontrolatuta dagoen arren, suhiltzaile talde batek bertan jarraitzen du sugarrak berpiztea ekiditeko.
Erredakzioa
Baso-sute batek Oñatiko Orkatzategi mendian 10 hektarea erre ditu, Gipuzkoako Aldundiak jakitera eman duenez.
Sutea atzo piztu zen, 20.50etan, Oñatirantz jaisten den mendi-mazelan.
Suhiltzaileak bertara joan ziren eta gau erdian sutea kontrolatzea lortu zuten. Hala ere, oraindik talde batek bertan jarraitzen du, sugarrak berpiztea ekiditeko, izan ere, mendia nahiko lehorra dago.
Suteak pinudi eta pagondoen 10 hektarea kiskali ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea