Itxi

2022/01/10

20:43

Gizartea

Sarraskia El Salvadorren

Elena Fuentes, Ellacuria eta beste bost jesuiten hilketarekin zerikusia zuen koronela, hil da

Agentziak | EiTB Media

Elena Fuentes sarraskiaren ustezko egile intelektualetako bat izan zen, Alfredo Cristiani presidente ohiarekin, Humberto Larios, Juan Bustillo eta Rafael Zepeda jeneralekin, Rene Emilio Poncerekin eta Inocente Montano koronelarekin batera.

  • Artxiboko irudia: Wikipedia

    Artxiboko irudia: Wikipedia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Francisco Elena Fuentes El Salvadorreko koronela igande gauean hil zen San Salvador hiriburuan "burezurreko gaitz" baten ondorioz, Lisandro Quintanilla abokatuak astelehen honetan baieztatu duenez. 1989an sei apaiz jesuita eta bi emakume hil zituzten sarraski batean. Elena Fuentesek hilketekin zerikusia zuen.

Elena Fuentes sarraskiaren ustezko egile intelektualetako bat izan zen, Alfredo Cristiani presidente ohiarekin, Humberto Larios, Juan Bustillo eta Rafael Zepeda jeneralekin, Rene Emilio Ponce hildakoarekin eta Inocente Montano koronelarekin batera. Azken hau Espainian zigortu dute krimenagatik.

1992an Egiaren Batzordeko txostenak azaldu zuenez, Poncek, Bustillo, Zepeda eta Elena Fuentesekin "konplotean", lekukorik utzi gabe jesuitak hiltzeko "agindua" eman zuenaren "frogak daude".

Hildakoa 1966an Eskola Militarrean graduatu ziren La Tandona belaunaldiko militarra zen. Indar Armatua zuzendu zuten gerran zehar, eta matxinoen aurkako estrategia aplikatu zuten.

Duela gutxi El Salvadorreko Justizia Gorte Gorenak sarraskiaren inguruko auzi penala berriro zabaltzeko agindua eman zuen, Rodolfo Delgado fiskal nagusiaren helegitea onartuz.

1989ko azaroaren 16an, erasoaldi gerrilari handienean murgildurik, El Salvadorreko gerra zibilean (1980-1992), soldadu talde batek erlijiosoak eta bi emakumeak hil zituen UCA unibertsitateko campusean.

Biktimak Ignacio Ellacuria, Segundo Montes, Ignacio Martin-Baro, Amando Lopez, Juan Ramon Moreno eta Joaquin Lopez jesuitak eta Elba Ramos eta haren alaba, Celina, erlijiosoen laguntzaileak, izan ziren.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;