Gizartea -
Oriamendi pasealekua
Pertsona baten eskeletoa topatu dute sastraka artean, Donostian
Eskeletoak arropa eta oinetakoak jarrita ditu. Polizia dagoeneko ikerketarekin hasi da.
Erredakzioa
Pertsona baten eskeletoa aurkitu dute Donostian, sastraka artean, Oriamendi pasealeku ondoan, Herrizaingo Sailak esan duenez.
Belar-sastrakak garbitzen zegoen langile batek topatu du eskeletoa goizeko 08.30tan eta SOS Deiakera deitu du.
Tokia hesitu du Ertzaintzak eta Polizia Zientifikoak ikerketa bat hasi du hildakoa zein den eta nola hil zen argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea